Gure sukaldearen oinarria produktua da, bera ahalik eta gutxien aldatuz, bere zaporeak mantenduz. Gure eskaintzan arrainak eta haragiak parrillan eta urtaro ezberdinetan garaiko jakiak izan ohi ditugu, hala nola, ilarrak, Tudelako alkatxofa, Nafar zainzuria, xixak, gibelurdinak, onddoak,….Gure jaki bereizgarriena onddoak labean da, Juanito Rubio, etxeko nagusiak prestatua.
Lagun taldeetarako edo familia ospakizunetarako , enpresa bazkari, lunch-, etarako… egokitzen diren menu eta jantoki ezberdinak ditugu. 60 lagunentzako jantoki nagusia, 16-20 lagunentzako jantoki pribatu bat eta 40-50 pertsonentzako bodega.
.
Gainera, portxea eta terraza ditugu, edozein lunch edo ospakizunetarako.
Zezilionea, hotel-jatetxea, ingurune inbidiagarri batean kokatua, Aizkorri mendilerro zoragarrietara begira.
No products in the cart.